Lindux mendian egon ginen Irailaren 16an, Orreaga ondoan, bertatik
itsasoa ere ikusten zen goizean, Iparla, Larrun, Aiako harriak... eta
ezagutzen ez ditudan beste hainbat mendi ere ikusi daitezke handik.
Migrazio garaia da iparraldeko hegaztientzat, pirineoak barrera
garrantzitsua dira Afrikaraino iristeko. Lindux izeneko mendi gainetik
igarotzen dira asko eta asko.
Irailaren 30era arte gutxienez, boluntario
talde bat han egongo da migrazioa kontrolatzen eta datuak pilatzen. Oso
jatorrak dira eta aukerarik baduzue, gomendatzen dizuet handik mendi
buelta bat egin eta ordu pare bat haiekin pasatzea, haiek hegaztiak oso
urruti daudenean, puntu beltz bat direnean, esaten dizute zer datorren
eta zuk sinistu egin behar duzu, poliki poliki gerturatu, eta batzutan
buru gainetik igarotzen dira.
Egia ere esan behar denez, esan behar da
agian 2 ordutan ez dela ezer pasatzen eta aspergarri xamarra izan
daitekela, baina pasatzen hasten direnean, bata bestearen atzetik datoz
eta entretenigarria da oso.
Bertara joateko Ibañetako gainean
ezkerretara hartzen den bidexka batetik abiatu, autoa aparkaleku txiki
batean utzi eta 100 metro baino ez daude tokira iristeko.
Egun guztian
(10:30-18:00) ikusi genituen hegazti kopurua honakoa da:
gu
iritsi aurretik, zapelatz liztorjale pare bat eta ubarroi talde bat pasa omen ziren oso gertu. Guk ikusi ahal izan genituenak, arrano
sugezaleak (3) arrano arrantzaleak (3) zapelatz liztorjaleak (5) zikoina
beltzak (10eko taldea+7ko taldea), gabiraiak (4-5), belatz gorriak
(askotan ikusi), arrano beltzak (oso urruti ikusi), zuhaitz belatzak (2), enara
azpizuriak (asko), sai arreak (asko), txolomak (10eko taldea). Tamalez ez genuen ugatzik
ikusi, aurreko egunean hezur eta guzti kriston exibizioa egin omen
zuen.
Zikoinak gain gainetik igaro ziren, sugezale bat ere oso
gertu pasa zen, arrantzaleak ere oso gertu ikusi genituen. Goizean
hegoaldeko haizea zegoen eta hegaztiek haizea kontra daukatenean,
behetik igarotzera behartuak daude, horrela guk oso gertu ikusi ahal
izan genituen. Arratsalderako ipar-ekialdeko haizea sartu zen eta
hegaztiak gorago eta azkarrako pasatzen ziren horrela: Hemen dituzue argazki batzuk:
 |
Arrano sugezalea |
 |
Arrano sugezalea |
 |
Zikoina beltza |
 |
Zikoina beltza |
 |
Zikoina beltza |
 |
Zikoina beltza |
 |
Zingira mirotza (arra) |
 |
Zingira mirotza (emea) |
 |
Arrano arrantzalea |
 |
Arrano arrantzalea |
 |
Arrano arrantzalea |
No hay comentarios:
Publicar un comentario