2012/09/13

Madril eta Segovian


Abuztuko azken egunetan Sepulveda herrian dagoen Duraton ibaiko arroila ikusgarrietan ibili ginen eta animalia hauek ikusi ahal izan genituen. Sai arreen artean hegazti ezberdin bat azalduko eta arrano txikia zela argi ikusi genuen bere azpialde zuri eta beltza ikusita.


  

Gero bizikletak hartu eta ibilbide bat egin genuen arroilatik. Bertan hegaztiei dagokienez, belatz gorria, enara azpizuriak, sai arreak... eta bi ugaztun ikusi genituen katagorria eta Orkatza.



Aurrez sekula ikusi gabeko enara ipurgorria ere ikusi genuen:


Arroilako bidea amaitu eta mendi inguruan hegazti polit hau ere ikusi genuen: Antzandobi kaskagorria


Eta azkenik, autotik hainbestetan ikusten dugun zapelatzari argazki txukun bat atera genion saiakera askoren ondoren. 20 postetan edo ikusiko genuen bana, oso dentsitate handia Sepulvedatik irteteko bidean.


Sepulveda eta inguruetan ibili ondoren, Madrileko mendietara abiatu ginen. Rascafria izeneko herrian egun pare bat egon ginen, sai beltza ikusteko irrikitan joan ginen eta oso gertu pasatu ez bazen ere ikusi genuen, hegan egitean duen laukizuzen formagatik erraz identifikatu daiteke:


Eta arrano txikia berriro:



Ugaztunei dagokienez, azeria ikusi genuen iluntzean: 


Bi sugandila mota, bat intsektu bokata bat jaten:



Bukatzeko, 3 txori txiki, nahiz eta nahikoa arruntak omen, nik azken biak ez nituen inoiz ikusiak aurrez, beraz gustora ikusi nituen: Tuntun arruntaren txita lotsagabea, beste pinu kaskabeltz lotsagabe bat, eta azkenik, txorru arrunta.






No hay comentarios:

Publicar un comentario