2012/09/18

Ebroko deltan denetarik

Ebroko deltan izan ginen iraileko lehen egunetan, bertako parke naturala ibaiak ekarritako sedimentuek osatzen dute eta Europako 3. hezegune handiena da Camarga eta Doñanaren atzetik. Bertan penintsulako arroz ekoizpen handiena ematen da. Arroz landareen artean bizi diren igel, karramarro, eta arrainak, milaka eta milaka hegaztiren dieta paregabea dira.Uzta jasotzean, makinek babesa kentzen diete animalia txikiei eta hegazti piloa biltzen dira makinen atzetik joan eta sabela ondo betetzeko.



Ardeidoak dira gehien ikusten direnak. Familia honetakoek, zango luzeak eta moko luzeak dituzte. Hona hemen adibide batzuk: Familia honetako kume bat dago tartean, ez dakit zein espezietakoa den zehazki.

Lertxun gorria

Lertxun gorria

Lertxun gorria (kumea) ????

Lertxun gorria
Lertxuntxo itzaina
Amiltxoria
Amiltxoria
Amiltxoria
Amiltxoria (gaztea)
 
Lertxuntxo karramarrozalea
Lertxuntxo karramarrozalea
Lertxuntxo karramarrozalea eta Lertxuntxo txikia
Amiltxori txikia
Amiltxori txikia
Amiltxori txikia
Lertxuntxo handia
Harrapari batzuk ere bizi dira bertan:

Zingira mirotza (arra)
Zingira mirotza (emea)
zingira mirotza (emea)
zingira mirotza (emea)
zapelatzak edo zapelatz liztorjaleak??
Arrano arrantzalea
Arrano arrantzalea
Arrano arrantzalea
Arrano arrantzalea
Arrano arrantzalea
Belatz gorria
Belatz gorria
Beltzaran pare bat hegan pasa ziren. Flamenko ikusgarriak ere bertan kumatzen dute:

Beltzarana

gaztea








Limikolen artean, hauek ikusi ahal izan genituen:

Txirri arrunta
Txirri arrunta
Txirri kurlinta?
Txirritxo txikia
Zankaluze
Zankaluzea
Bernagorri iluna
Abozeta
Istingorra
Istingorra
Kaioen familian ere ugari badaude ere, itsas enara musuzuriak dira gehien ikusten zirenak. Uneoro errepide bazterreko kanaletan arrantzan zebiltzan:

Itsas enara musuzuria
Itsas enara musuzuria
Itsas enara musuzuria
Txenada hankabeltza
Beste arrantzale ezagun bat ere bai, oso kolore deigarriekin:

Martin arrantzalea

Uretako hegazti gehiago ere bai: Uroiloak, Uroilo urdinak, txilinporta txikiak, kopetazuriak, murgil handiak...

Uroilo urdina
Uroilo urdina
Txilinporta txikia
Hirundidoetan, bi ezagunenak ziren gehiengoa:

Enara eta Enara azpizuria
Enara
Enara azpizuria

Lezkadietan ikusitako txoritxoak zail egiten zaizkit bereiztea, baita gida eskuan izanda ere. Nire ustez Lezkari arrunt eta Lezkari karratxin, Sasi txori, Benarriz klaseren bat, Ihi-txoria, urretxindorra... auskalo. hauek dira ikusitakoak:

?
?
?
?
?
?
Ihi-txori
Ihi txoria
Ihi txoria
Azkenik, anatidak. Honakoak ikusi genituen: 

Ahate mokozabala
Murgilari arrea (emea eta arra)
Paita arrunta (emea)
Murgilari arrunta (arra)
Murgilari mottoduna (Arra)
Ahate gorriska (arra)
Paita gorriska (emea)

No hay comentarios:

Publicar un comentario