2013/02/25

Santoña 2013ko Otsailean

Aspaldi sarrera bat egiten ez nuela... ea gogoz hartu eta blogarekin jarraitzen dudan.

Honakoa Otsailaren 16 eta 17an Kantabriako Santoña herriko paduretara egindako bidaiako sarrera duzue. 3 lagun izan gara bertan: Iker, Haizea eta ni (Korta)

Ikusitako hegaztien zerrenda idatzi genuen afalorduan eta hauek dira (70):

Beltxarga arrunta, Antzara hankagorriska, Branta musubeltza, Paita arrunta, Basahatea, Ipar ahatea, Ahate buztanluzea, Ahate mokozabala, Ahate txistularia, Zertzeta arrunta, Murgil arrunta, Murgilari mottoduna, Aliota handia, Txilinborta urrebelarria, Txilinporta lepabeltza, Txilinporta txikia, Murgil handia, Ubarroi handia, Ubarroi mottoduna, Lertxuntxo itzaina, Lertxuntxo txikia, Lertxun hauskara, Amiamoko zuria, Mokozabala, Sai arrea, Arrano arrantzalea, Miru gorria, Zapelatza, Belatz handia, Belatz gorria, Uroiloa, Kopetazuria, Itsasmika, Txirritxo handia, Txirri grisa, Hegabera, Kuliska txikia, Bernagorri arrunta, Kuliska zuria, Kuliska buztanbeltza, Kurlinta handia, Kurlinta bekainduna, Istingorra, Antxeta mokogorria, Kaio hankahoria, Haitz usoa, Pagausoa, Usapal turkiarra, Okil berdea, Haitz enara, Negu txirta, Buztanikara zuria, Tantxangorria, Birigarro arrunta, Zozoa, Errekatxindorra, Txioa, Txepetxa, Kaskabeltza, Amilotxa, Harkaitz txoria, Mika, Belabeltza, Arabazozo pikarta, Arabazozo beltza, Etxe txolarrea, Landa txolarrea, Txonta arrunta, Txirriskil arrunta.

Hemen argazki batzuk:


Mokozabalak:








Lertxuntxo arrunta:



 Belatz handia:




Arrano arrantzalea




Araba-zozo beltza eta pikarta:





 Araba zozoen talde bat
Limoetako hainbat txori:

Kuliska zuria:


 Itsasmikak:

Kurlinta handiak:



Bernagorri arrunta:


Txirri grisa:

 Txirri grisaren lur-hartzearen sekuentzia duzue ikusgai 

(4 argazkitan)


Txirritxo handia:


Beltxarga arrunta:


Ubarroi mottoduna (ta kaio hankahoria):



Ubarroi handia:

  
Txilinporta lepabeltza:



Txepetxa:


Landa txolarreak:




Belatz gorria, Etxe belatza, Belatz txikia edo Kaballeria:

Txorizaleak Harkaitz txoriari begira:


Ea hurrengo batean ere itzultzen garen hegaztientzat horren ona den paraje hauetara... ziur baietz!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario