Belatz txiki hau ere apirila eta maiatza bitartean heltzen da gurera Afrikan negua pasa ondoren. Zuhaitzetan kumatzen du, inguruan hezeguneak, larreak edo ehizaleku aproposak dituelarik. Intsektu handiak jaten ditu batez ere, baina sorbeltzak eta enarak ere harrapatzen ditu. Ez da oso zaila hegazti hau identifikatzea. Ezaugarri nabarmenena bere buztanaren azpialde eta iztarrak gorriskak dituela dira
Aurten bi lekutan ikusi ditut eta bi zitetan hezeguneetan aurkitu dut hegazti polit hau, Gautegiz Arteagan eta Gasteizen. Hemen 15 minutuz egon nintzen adi adi, begira begira... etengabe harrapatu eta airean jaten zituen Salburua parkeko hezeguneko sorgin orratzak. Oso hegaldi politak, azkarrak, trebeak... egin zituen eta denbora tarte luze batez hegazti honi begira egotea plazer handia izan zen...
Urdaibain berriz, zuhaitz lehor batean geldi zegoela ikusi nuen eta argazkiko unean ttak!!! zirina lurrera!!! jaja
No hay comentarios:
Publicar un comentario