Hegazti honek larre berde edo hezeak, sasiak eta zuhaixkak dauden tokiak aukeratzen ditu, Euskal Herrian horrelako leku ugari ditugu landa guneetan gure baserritarren inguruan.
Ingurune horretan kakalardoak eta matxinsaltoak ugariak dira eta kuriosoa da jaki gordailuak sortzen dituztela txarrantxatan edo arantzadun zuhaixketan. Armiarmak, liztorrak eta hegazti edo ugaztun txikiak ere jan ditzake.
Hala ere, hegazti honen bitxikeria nagusia bere migratzeko modua da: Batzuk iparraldetik hegoalderantz abiatzen dira penintsula iberiarra zeharkatuz, baina gehienak, bitxia bada ere, ekialderantz abiatzen dira eta turkiara iristean, Bosforoa gurutzatu eta mediterranear kostaldetik Egiptoraino iristen dira eta han bai, norantza hegoaldera aldatzen dute Kenia, Tanzania, Zimbaue, Zambia eta Malawin bidaia amaitzeko.
Oñatin, Usakotik ez oso urruti, familia honen nondik norakoak jarraitu genituen ordu erdi batez. Aita, Ama, eta 4 kume zenbatu genituen gutxienez. 500 metrora edo... beste bikote bat ikusi genuen, kasu honetan kumerik gabe.
Argazkietan ikusi dezakezuen moduan, buru handia, buztan luzea... eta arrak buru grisa antifaz beltzarekin, hegoak eta bizkarraldea arrea. Emeek kolore lausoagoak dituzte hegazti gehienetan bezala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario