Irteeretan ikusitako animaliak erakusteko bloga sortu dugu. Naturarekiko errespetua eta euskara dira blogaren oinarriak. Gozatu ezazue!!!
2013/03/23
Miru beltzak badatoz
Miru beltzen bikotea itzuli da Gasteiz aldera. Bere hego luzeak, buru argia eta buztan urkilatua dira ezaugarri nagusiak. Iaz kabia egin zuten makalen inguruan ikusi ditut martxoko erdialde honetan. Abuztuan joan ziren Afrikara negua pasatzera. Gasteiz toki bikaina da miru beltzentzat. Salburuako hezegunea, gardelegiko zabortegia, lautadako soroak, errepideetan hil daitezken ugaztunak... guzti hauetatik etekina atera eta ea kumaldia aurrera ateratzeko gai diren aurtengoan...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario