2012/09/19

Migrazioa Linduxen

Lindux mendian egon ginen Irailaren 16an, Orreaga ondoan, bertatik itsasoa ere ikusten zen goizean, Iparla, Larrun, Aiako harriak... eta ezagutzen ez ditudan beste hainbat mendi ere ikusi daitezke handik.
Migrazio garaia da iparraldeko hegaztientzat, pirineoak barrera garrantzitsua dira Afrikaraino iristeko. Lindux izeneko mendi gainetik igarotzen dira asko eta asko.
Irailaren 30era arte gutxienez, boluntario talde bat han egongo da migrazioa kontrolatzen eta datuak pilatzen. Oso jatorrak dira eta aukerarik baduzue, gomendatzen dizuet handik mendi buelta bat egin eta ordu pare bat haiekin pasatzea, haiek hegaztiak oso urruti daudenean, puntu beltz bat direnean, esaten dizute zer datorren eta zuk sinistu egin behar duzu, poliki poliki gerturatu, eta batzutan buru gainetik igarotzen dira.
Egia ere esan behar denez, esan behar da agian 2 ordutan ez dela ezer pasatzen eta aspergarri xamarra izan daitekela, baina pasatzen hasten direnean, bata bestearen atzetik datoz eta entretenigarria da oso.
Bertara joateko Ibañetako gainean ezkerretara hartzen den bidexka batetik abiatu, autoa aparkaleku txiki batean utzi eta 100 metro baino ez daude tokira iristeko.


Egun guztian (10:30-18:00) ikusi genituen hegazti kopurua honakoa da:

gu iritsi aurretik, zapelatz liztorjale pare bat eta ubarroi talde bat pasa omen ziren oso gertu. Guk ikusi ahal izan genituenak, arrano sugezaleak (3) arrano arrantzaleak (3) zapelatz liztorjaleak (5) zikoina beltzak (10eko taldea+7ko taldea), gabiraiak (4-5), belatz gorriak (askotan ikusi), arrano beltzak (oso urruti ikusi), zuhaitz belatzak (2), enara azpizuriak (asko), sai arreak (asko), txolomak (10eko taldea). Tamalez ez genuen ugatzik ikusi, aurreko egunean hezur eta guzti kriston exibizioa egin omen zuen.

Zikoinak gain gainetik igaro ziren, sugezale bat ere oso gertu pasa zen, arrantzaleak ere oso gertu ikusi genituen. Goizean hegoaldeko haizea zegoen eta hegaztiek haizea kontra daukatenean, behetik igarotzera behartuak daude, horrela guk oso gertu ikusi ahal izan genituen. Arratsalderako ipar-ekialdeko haizea sartu zen eta hegaztiak gorago  eta azkarrako pasatzen ziren horrela: Hemen dituzue argazki batzuk:
Arrano sugezalea
Arrano sugezalea

Zikoina beltza

Zikoina beltza

Zikoina beltza

Zikoina beltza
Zingira mirotza (arra)

Zingira mirotza (emea)

Arrano arrantzalea

Arrano arrantzalea

Arrano arrantzalea





2012/09/18

Ebroko deltan denetarik

Ebroko deltan izan ginen iraileko lehen egunetan, bertako parke naturala ibaiak ekarritako sedimentuek osatzen dute eta Europako 3. hezegune handiena da Camarga eta Doñanaren atzetik. Bertan penintsulako arroz ekoizpen handiena ematen da. Arroz landareen artean bizi diren igel, karramarro, eta arrainak, milaka eta milaka hegaztiren dieta paregabea dira.Uzta jasotzean, makinek babesa kentzen diete animalia txikiei eta hegazti piloa biltzen dira makinen atzetik joan eta sabela ondo betetzeko.



Ardeidoak dira gehien ikusten direnak. Familia honetakoek, zango luzeak eta moko luzeak dituzte. Hona hemen adibide batzuk: Familia honetako kume bat dago tartean, ez dakit zein espezietakoa den zehazki.

Lertxun gorria

Lertxun gorria

Lertxun gorria (kumea) ????

Lertxun gorria
Lertxuntxo itzaina
Amiltxoria
Amiltxoria
Amiltxoria
Amiltxoria (gaztea)
 
Lertxuntxo karramarrozalea
Lertxuntxo karramarrozalea
Lertxuntxo karramarrozalea eta Lertxuntxo txikia
Amiltxori txikia
Amiltxori txikia
Amiltxori txikia
Lertxuntxo handia
Harrapari batzuk ere bizi dira bertan:

Zingira mirotza (arra)
Zingira mirotza (emea)
zingira mirotza (emea)
zingira mirotza (emea)
zapelatzak edo zapelatz liztorjaleak??
Arrano arrantzalea
Arrano arrantzalea
Arrano arrantzalea
Arrano arrantzalea
Arrano arrantzalea
Belatz gorria
Belatz gorria
Beltzaran pare bat hegan pasa ziren. Flamenko ikusgarriak ere bertan kumatzen dute:

Beltzarana

gaztea








Limikolen artean, hauek ikusi ahal izan genituen:

Txirri arrunta
Txirri arrunta
Txirri kurlinta?
Txirritxo txikia
Zankaluze
Zankaluzea
Bernagorri iluna
Abozeta
Istingorra
Istingorra
Kaioen familian ere ugari badaude ere, itsas enara musuzuriak dira gehien ikusten zirenak. Uneoro errepide bazterreko kanaletan arrantzan zebiltzan:

Itsas enara musuzuria
Itsas enara musuzuria
Itsas enara musuzuria
Txenada hankabeltza
Beste arrantzale ezagun bat ere bai, oso kolore deigarriekin:

Martin arrantzalea

Uretako hegazti gehiago ere bai: Uroiloak, Uroilo urdinak, txilinporta txikiak, kopetazuriak, murgil handiak...

Uroilo urdina
Uroilo urdina
Txilinporta txikia
Hirundidoetan, bi ezagunenak ziren gehiengoa:

Enara eta Enara azpizuria
Enara
Enara azpizuria

Lezkadietan ikusitako txoritxoak zail egiten zaizkit bereiztea, baita gida eskuan izanda ere. Nire ustez Lezkari arrunt eta Lezkari karratxin, Sasi txori, Benarriz klaseren bat, Ihi-txoria, urretxindorra... auskalo. hauek dira ikusitakoak:

?
?
?
?
?
?
Ihi-txori
Ihi txoria
Ihi txoria
Azkenik, anatidak. Honakoak ikusi genituen: 

Ahate mokozabala
Murgilari arrea (emea eta arra)
Paita arrunta (emea)
Murgilari arrunta (arra)
Murgilari mottoduna (Arra)
Ahate gorriska (arra)
Paita gorriska (emea)