2012ko irailean ezagutu nuen hegaztiak migrazioan ikusteko leku bikain bat. Lindux mendia da leku hori eta urtero joango nintzela esan nion nere buruari. Iraileko erdialdean izugarria da iparraldera begira jarri eta zikoinak, harrapari mota ugari, ubarroiak... nola datozen ikustea. Hegoaizea badago gainera askoz gertuago pasatzen dira. Migratzaileetaz gain, inguruetan bizi diren beste hainbat hegazti ez migratzaile ere ikusteko aukera bikaina dago eta Arrano Beltzak, Ugatzak, Zapelatzak, Gabiraiak, Belatz Gorriak... errez ikusi daitezke.
2013ko irailaren 21ean beraz, bertara joan ginen asteburu pasa. Eta ihazkoa gainditu genuela uste dut. Arrano arrantzaleak, Zapelatz Liztorjaleak, Arrano Sugezaleak, Miru Gorriak, Gabiraiak, Zuhaitz Belatzak, Zikoina Zuri eta Beltzak, Ubarroiak, Zingira Mirotzak, Txolomak, Erlatxoriak(harrigarria), Enarak, Enara Azpizuriak... Larunbat arratsaldean hotz asko pasatu genuen, ez genuen arropa asko eraman eta eguzkia ikusita ez genuen pentsatzen hotza pasako genuenik, baina haizeak izoztuta utzi gintuen. Hurrengo egunean berriz, bero handia pasa genuen eta kopeta ere erre zitzaigun krema ematea ahaztu zitzaigulako. Ez dago asmatzerik!!!
 |
Arrano Arrantzalea (Arraina falta...jaja) |
 |
Arrano Sugezalea (ta honek sugea falta...jeje) |
 |
Gabiraia (papoa ondo betea, jan berritan egongo zen) |
 |
Ugatza (bizi guztian ikusi dudan lehena, kriston ilusioa!!!) |
 |
Ubarroiak (erdikoa gaztea da papar zuriagatik) |
 |
Miru Gorria (ezagutzeko oso erreza urkila formako buztanagatik) |
 |
Zikoina Beltzak (3 edo 4 talde inguru ikusi genituen, bakoitzean 8-15 kide) |
Zikoina txuriak(arruntak) osatzen zituzten talde handienak, oso ikusgarriak ziren baina urrundu egin ziren eta beste puntu batzuetatik igaro zituzten pirinioak. Ubarroiak ere forma geometriko txukunak osatzen zituzten talde nahiko handietan (20tik gora)
Ta sarrera amaitzeko, Ibañetako gainean dagoen baso batean aurkitutako ipotxaren argazkiarekin agurtuko gara!!! Hurrengo urtera arte Lindux!!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario