Hala ere, bere dieta osatzen dituzten untxi eta eper ugari ikusteaz gain, beste hainbat hegazti ere ikusi genituen. Tartean Eguzki Arranoa. Gainera, izugarrizko ehiza saiakera egin zuen gure aurrean, baina kale egin zuen. Katamotzaren antzeko dieta du Eguzki Arranoak, beraz uste dugu untxi edo eper bat izan zitekela harrapakina baina ez genuen ikusi.
Gainerako txoriei dagokienez, lertxun hauskara, mendi berdantza, mika arrunta eta urdina, arrano beltza, sai arrea, argioilarra, pagousoak, usapal turkiarra, antzandobi kaskagorria, garastarroa, kukua, araba zozoak, txirriskil arrunta, enarak, enara azpizuriak...
Hiru aldiz ikusi genuen eguzki arranoa baina beti oso goian, sai arreak eta arrano beltzarekin batzuetan, katalejoekin hegoen aurrealde zuria eta buru argia ikusten genituen eta honek argi esaten zigun Eguzki arranoa dela...
Abiadura bizian ehizarako prest jarri eta gure pareko haranean zerbait harrapatzeko lur hartu zuen...
Une batez sastraka artean ezkutatu zen, eta segituan azaldu zen berriro. Denok espero genuen untxiren bat Arranoaren hatzaparretan baina ez genuen horrelakorik ikusi. Kale egin zuen!
Katamotzari itxaroten geundela, hainbat orein ikusi genituen, ea noizbait itzuli eta katamotza ikusten dugun...
Gainerako txoritxoetan garastarroa eta mendi berdantzaren argazkiak ere jarriko ditugu...
No hay comentarios:
Publicar un comentario