2013/03/23

Murgil handia

Murgil handiak bere familiako hegazti handienak dira. Harrak eta emeak berdinak dira itxuraz. Neguan eta Udan ikusi ditzakegu gure inguruan. Laku, urtegi edo aintzira sakonak behar dituzte murgildu eta arrainak, karramarroak... harrapatzeko. Urkuluko urtegian, Ullibarrikoan, edo Salburuako hezegunean ikusi daitezke esaterako


Kabia uretan egiten dute eroritako lezka zatiekin edo beste landare batzuekin plataforma bat eginez



Iazko ekaineko argazki bat da behekoa eta oso ondo ikusten ez bada ere, kumeak bizkarrean nola eramaten dituzten erakustea nahiko nuke. Horrela alde batetik bestera mugitzen dituzte arriskuetatik libratzeko

Miru beltzak badatoz


Miru beltzen bikotea itzuli da Gasteiz aldera. Bere hego luzeak, buru argia eta buztan urkilatua dira ezaugarri nagusiak. Iaz kabia egin zuten makalen inguruan ikusi ditut martxoko erdialde honetan. Abuztuan joan ziren Afrikara negua pasatzera. Gasteiz toki bikaina da miru beltzentzat. Salburuako hezegunea, gardelegiko zabortegia, lautadako soroak, errepideetan hil daitezken ugaztunak... guzti hauetatik etekina atera eta ea kumaldia aurrera ateratzeko gai diren aurtengoan...