2012/06/20

Izki

Arabako Izki parke naturalean egon naiz Mikel Jon, Iker ta Haizearekin. 3000 hektareako ameztia dago han eta basoko edozein hegazti ikus daiteke bertan. Bereziena okil ertaina da, entzun entzun genuen, baina ikusi ez. Garrapoa eta ustezko zapelatz liztorjalea ere entzun genituen. Okil handia eta berdeak ikusi egin genituen, baita eskinosoa, txonta asko, belatz gorria, erroia, sai arrea eta dudako arrano txiki bat ere. Autotik mikak, usapal turkiarrak, pagousoa...

Ugaztunei dagokienez, azkonarra, ipurtatsa, kirikinoa ta azeriaren oinatz zein gorotzak ikusteaz gain, basurdea aztalka ibilitako leku ugari eta bere ileak kixki alanbrean ere baita. Baita, txingurriz betetako satitxu bat, hilda noski.

Anfibioei dagokienez, uhandre marmolairea, baso igel arrunta eta igel jauzikaria. Azken biak oso antzekoak dira baina atzeko hanken luzeeran izugarrizko aldea dago, bati begien parera iristen zaio belauna, eta besteari, burutik aurrerago tolesten zaio giltzadura. Hau ikasi ahal izan nuen lagunekin.

satitxua hilda


uhandre marmolairea

okil txitarik bai?

amilotxa hilda



baso igel gorria

igel jauzikaria

arrano txikia

okil berdea hegan

basurde ileak

kakalardo pilotagilea

eskinosua hegan

karnaba

erroia

belatz gorria



Okerrena da, beste espezie bat ere ikusi dudala, oso gertutik gainera, etxera iritsi, dutxarako prestatu eta... hara non agertzen diren nere gorputz biluzian xomorro txiki batzuk, 10 hain zuzen. Izterretan, sabelean eta bizkarrean nituen azalean sartuta, nire odola zurrupatzen. Ez ziren banpiroak, ezta zainak ere, akainak edo kaparrak baizik.

akainak edo kaparrak

No hay comentarios:

Publicar un comentario