Otsailean, estaltzen dituzte arrek emeak. Zikoinak edo amiamoko zuriak monogamoak dira eta bikote bakarra dute. Euren kabia edo bikotea defendatzeko mokoarekin soinu handia ateratzeko gai dira, horrela oldartzen zaizkie kabitik beste zikoinei.
Bikoteak kabian elkartu eta mokoa itxi eta irekiz izugarrizko soinua ateratzen dute, lepoak ere era berezian mugitzen dituzte. Estaltze honek 30 segundu inguru iraun zituen.
Arraultzak jartzean, bikoteak txandak egiten ditu. Jatera bakarrik joaten dira, horrela besteak arraultzen tenperatura egokia bermatzen du. Zabortegitik, soroetatik edo aintziretatik itzultzean aldaketa egiten dute eta une honetan mokoarekin soinua ateratzearekin lepoa era berezian mugitzen dute.
Apirilean zehar zikoinek adartxoak eta belarrak garraiatzen dituzte beraien kabiak berritzeko eta txukun jartzeko.
Maiatzean ikusi nituen txitoak lehen aldiz, mokoa beltza dute eta zirina kabitik kanpo botatzen dute.
Txitoak ekainean askoz handiagoak zeuden, ia helduen tamaina zuten, moko beltzarekin jarraitzen dute eta lehen hegaldia egin aurretik, frogak egiten zituzten kabian salto egin eta hegoak astinduz.