Anatidena da hegaztiak identifikatzeko familia errezena nere ustez. Oso lasai, askotan geldi egoten dira eta askotan oso gertu ikusi ditzakegu gainera. Gasteizen ia Europan dauden anatida guztiak ikusi ditzakegu, batzuk bertan bizi dira, eta beste batzuk negua pasatzen dute gurean udaberrian Europako iparraldera joateko. Arrak erakutsiko dizkizuet, emeak kolore arreak dituzte, atentziorik deitu ez eta kumaldia aurrera atera ahal izateko.
 |
zertzeta arrunta |
 |
ahate buztanluzea |
 |
ahate gorriska (emea) |
 |
basahatea |
 |
ahate txistukaria |
 |
ahate mokozabala |
 |
ipar ahatea |
 |
murgilari arrunta |
 |
murgilari mottoduna | | |
|
Antzarak ere Anatiden familiakoak dira, eta oso hegazti ezagunak dira beraien migrazioagatik batez ere. Dakizuenez, antzarak neguan etortzen zaizkigu Europa iparraldetik, eta udaberrian berriz bueltan joaten dira txitak izan eta aurrera ateratzera. Ba aurten lehen aldiz Antzar bikote batek Salburuan kumatu du. 6 txito ziren eta guztiak sano daude, kristonak egin dira. Hurrengo argazkietan ikusi dezakezue aldaketa:
 |
Antzar hankagorriska bikotea bere 6 txito jaioberriekin |
 |
Jada zaila da gurasoak txitetatik bereiztea lehen begiradan behintzat |
Anatidekin bukatzeko, entzun izan dut Udako Zertzeta, Murgilari arrea... ere ikusi daitezkeela Salburuan baina nik ez dut inoiz horrelakorik ikusi. Ea hurrengoan...