2012/07/30

Oñatiko Hirundidae familiako hegaztiak

Hirundinidae familiako hiru hegazti mota etortzen zaizkigu udaberrian Oñatira: Enara, Enara Azpizuria eta Haitz Enara. Uhalde Enara ere etortzen da Euskal Herrira baina nik Salburuan bakarrik ikusi dut. Azkenik Sorbeltza, Hirundidoa ez bada ere, hegazti berezia da eta sarrera honetan sartu dugu.


Enara: Etortzen lehenetarikoa da, kolore politenak ditu berak. Buruaren aurrealdea gorriska, burua eta gorputza goitik urdin iluna, azpia horiska ta buztana borobildua bi puntekin, goitik begiratuta buztanean puntutxo zurixkak. Neguak Gineako golkoan igarotzen ditu.



Enara Azpizuria: Izenak dion bezala, azpitik zuri zuriak dira, eta baita ipurtxuntxurrean ere, argazkian ikus daitekeen bezala. Negua Afrikan igarotzen du honek ere, Gineako golkoan honek ere.


Haitz Enara: Hau da Hirundidoetan eskasena gurean. Besteak baino diskretoagoa da, marroi edo arrea baita. Izenak dion bezala, haitzetan egiten ditu kabiak. Halere, zubietan ere egiten ditu, Hauek behintzat zubi baten azpian dute kabia, argazkian ikus dezakezue. Migrazioan ez da besteak bezain urrun joaten, Espainia hegoaldea edo Afrika iparraldera joatearekin konformatzen da. Batzuek gure kostaldean bizi dira urte guztian zehar.



Sorbeltza: Oso hegazti interesgarria, iluna, ia beltza, eztarri zuria, hego handiak, hanka txikiak... Horren hanka txikiak non ezin duen lurrean zutik egon. Ia bizi guztia hegan ematen du, egunean 1000 km egin ditzake. Kumatzea ez, beste guztia hegan egiten du: Ura edan, xomorro hegalariz elikatu, kopulatu... Kumatzeko eraikinetako zuloak erabiltzen ditu. Udaberrian etortzen zaizkigun guztietatik, azkenak dira Euskal Herrira heltzen eta lehenak alde egiten, beraien kumeak hegan ikasi bezain pronto Afrikara abiatzen dira, uztailaren amaieran.


Txoritxo arruntenak

Hona hemen gure etxetik gertu, parkeetan, ortuetan... ikusi daitezken txoritxoak:

Karnaba: tililit kantu metalikoagatik errez identifikatu daiteke


Buztangorri iluna: hau emea da, arra beltza da


Zozoa: hau arra da, emeak marroi ilun kolorea du eta ez du begiko eraztunik, ezta moko horirik ere.


Birigarroa: Gure parkeetako txori handiena izango da


Txirriskil arrunta: Oso kantu berezia du, nota oso altuak, hedoildutako bizikleta dirudi.


 Amilotxa: Kaskabeltzarekin erraz nahastu gaitezke kantua entzuten badugu.


Buztanluzea: beti taldean ibiltzen dira


Buztanikara zuria: Izenak dioen bezala, buztana gora eta behera mugitzen du etengabe


 Kaskabeltza: era askotara kanta dezake, baina ezagunena "Txi txi pan, txi txi pan" kantu tipikoa da


Txinbo Kaskabeltza: emeek buru marroia dute, arrek beltza, hau emea da. Zozoen antzera abesten du


 Txonta arrunta: hau arra da, emeek ez dituzte kolore berdinak, marroiak dira. Txori ugarienetakoa da


Txolarreak txitak elikatzen

Txolarreak denok ezagutzen ditugu, gure herriko parkean bizi dira. Arrak dira kantuan gehien egiten dutenak eta kolore bizienak dituztenak, papar beltza, buru marroi eta grisa..., emeak kolore xuabeagoak dituzte hegazti gehienetan bezala, eta txitak ere berdin.


Garai honetan txitak gurasoei deika pasatzen dute eguna, hauek irakasten diete nola elikatu behar diren. Kasu honetan, okaran bat jaten ari dira aita eta txita



Ikasi bitartean ordea, Aitari eskatzen dio berak eman diezaion, guk umeei yogurtha ematen diegun bezala.


Sarraskijale eta Harrapariak Oñatin




Aurreko batean, Arantzazutik behera gindoazela ehundaka sai arre ikusi genituen hegan. Autoa Gomiztegiko artzai eskolan utzi eta prismatikoekin begira hasi ginen.


 Segituan ikusi genituen bi ezberdin, txikiagoak eta txuriak hegalen punta beltzekin eta aurpegi hori horiarekin



Oso ondo ikusten ziren prismatikoekin argazkietarako oso urruti egon arren


Sarraskijale hauek Afrika aldera bidaiatzen dute Abuztu amaiera inguru horretan, negua epeletan igarotzeko.


Belatz gorri bat ere pasatu zen gure ondotik


Kortakogainen geldialditxo bat egin genuen prismatikoekin begiratzeko eta Sai Arreetaz gain, berriro ikusi ahal izan genuen Sai Zuria, baina are eta Hegazti bereziagoa ere ikusi ahal izan genuen: Arrano Sugezalea atalaiaren gainean inguruak zaintzen zegoen


Denbora bat geldi eman ondoren, hegan hasi zen